sábado, 2 de enero de 2016

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON !!!!!!!!!

2016. URTEA HELDU DA ESPERO DUT URTE ZORIONTSUA IZATEA!

Dakizuenez gabonen ekuadorea pasatu dugu eta ia bukatzear daude. Eskol gehienetan guztietan ez esateagatik gabonak ospatzen dira modu oso berezian. Askotan abestiak kantatzen dira, beste batzuetan antzerkiak egiten dira eta besteetan DANTZATZEN DA! Bai horixe gabonak dantzatzeko aukera ezin hobeak dira eta eskola askok hori badakite.

Zertarako dantzatu?
Gabonak ospatzeko, gorputza mugitzeko, abesteko, taldeetan lan egiteko, momentu onak bizitzeko, barre egiteko...
Ez da beharrezko ikasleek gorputzean erritmoa sartuta edukitzea askok, ni barne, ez dakigulako zelan dantzatu baina hori ez du esan nahi ez dugula egingo.

BERAZ, APROBETXATU EGUN HAUEK DANTZATZEKO ABESTEKO ETA ZORIONTSU IZATEEEEKO!

sábado, 12 de diciembre de 2015

DANTZAK GORPUTZ HEZKUNTZAN

Gaur egungo hezkuntzan dantzak ez dauka leku finku bat eta eskola gutxik daukate dantza irakasgai moduan. Hala ere, honek ez du esan nahi dantza lantzen ez denik eta askotan gorputz hezkuntzako orduetan egiten da. Gaurko postean nire esperientzia pertsonala kontatuko dizuet.

Nire ikasketak Portugaleteko ikastolan egin ditut. Bertan egindako bizitza akademikoan zehar dantzak eduki duen presentzia bi etapetan banatu dezaket. Alde batetik lehen hezkuntzakoa eta bestetik bigarren hezkuntzako.

Lehen hezkuntzan zehar 3.mailan zehazki dantza irakasgai moduan landu genuen bere ebaluazioarekin. Garai hartan ematen genuen dantza euskal dantzak ziren oso tipikoak direnak: zazpi jauzi, esku dantza..

Bigarren hezkuntzan, laugarren mailan, gorputz hezkuntzan landu genuen dantza ebaluaketa batean eta dantza librea zen non euskal dantzak landu behar genituen eta munduko beste dantza bat ere bai. Bigarren dantza hau gure esku zegoen, guk aukeratu behar genuen zein kultura landu, zein abesti eta zein izango zen dantza.

Amaitzeko komentatu nahi dut nola urtero inauteriak heltzen zirenean klase guztiek bere dantza prestatu behar genuen.


Eskerrik asko irakurleok!

miércoles, 2 de diciembre de 2015

Musika, dantza eta....ANTZERKIA!

Argi dago blog honetan dantzari burz hitz egiten dela baina nik uste dut hezkuntzan antzerkia landu beharko litzatekeela. Zergatik? Ikasteko beste forma bat delako oso dinamikoa dena eta oso dibertigarria dena.

Hauek dira antzerkiak dituen abantailak hezkuntzaren esparruan:

1-. Irakumena eta literatura arloak sendotu egiten ditu.

2-. Artea, historia eta lenguaia arloak eguneratzen dituzte umeek.

3-. Ikasleen arteko sozializazioan laguntzen du batez ere komunikatzeko arazoak dituzten umeen artean.

4-. Kontzentrazioa eta umeen aditasun maila hobetzen du.

5-. Baloreak transmititu eta irakasten ditu.

6-. Ikasleek erreflexionatzea sustatzen du.

7-. Zentzumenen erabilpena sustatzen du.

8-. Pentsatzearen ariketa motibatzen du.

9-. Sormena eta imaginazioa estimulatzen du.

10-. Ikasleak seguruak sentitzea lortu nahi du.

11-. Fantasiarekin jolasten laguntzea lortu nahi du.

12-. DIBERTIGARRIA ETA ONDO PASATZEA.

Beraz, hau guztia jakinda argi dago zein garrantzitsua izan daiteeken antzerkia ikasleengan.
Zergatik ez probatu edo sustatu zuen eskoletan?
Saiatu zaitezte!!


martes, 24 de noviembre de 2015

MUNDUKO DANTZAK

Dantza arte mota nagusietakoa da, musika edo literaturarekin batera. Halaber, arte eszenikoa da.

Komunikazio modu bat da, zeren eta dantzariek nahiz eta ahozko hizkuntza ez erabili, sentimendu eta keinuekin bere egoera adierazten dute.

Aintzinean , dantza gertakari inportanteei inportantzia handiagotzeko egiten ziren. Gaur egun dantza ondo pasatzeko edo sentimenduak adierateko erabiltzen dugun ekintza bat da.

Dantza mota asko daude: dantza klasikoak (balet), funky, hip hop, break dance, regueton, flamenkoa, merenguea, samba, salsa...

Dantzak, gorputza ondo mugitu ahal izateko baldintza fisiko bat behar da, flexibilitatea eukitzea. Dantzatzeko mugimendu desberdin asko egin behar dira eta horietako asko egiteko flexibilitatea izan behar duzu.

MUNDUAN ZEHAR MOTA ASKOTARIKO DANTZAK IKUSI DAITEZKE ETA HEMEN ADIBIDE BATZUK JARRIKO DITUT ZUEK GOZATZEKO!


jueves, 19 de noviembre de 2015

Euskal dantzak hezkuntzan!

Euskal dantzak gure lurreko tradizioak dira beraz Euskal Herriko ikasleek tradizio hauek ezagutu ahal izateko eskola batzuetan lehen hezkuntzan ikasgai moduan euskal dantzak dituzte.

Lantzen diren dantzak normalean ez dira izaten zailtasun handikoak eta ezagunenak izaten dira hau da edonork dantzatu ditzakeen dantzak izaten dira.

Link honetan aurkitu dezakezue dantz tradizionalak dantzatzeko urratzak:
https://drive.google.com/file/d/0Bw5oWHXRDZ0sMDhjZDJhZDgtZjk0YS00NWI2LWI0ZDUtN2YwZjRjNjMxNTQz/view


ESKOLETAN EGINDAKO DANTZEN BIDEOAK:

miércoles, 11 de noviembre de 2015

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO ABESTIAK

Bizitzan dantzatu ahal izateko ezinbestekoa da erritmoa eta erritmoa jarraitzea. Musikak erritmoa finkatzen du, beraz musika eta dantza eskutik doaz. Mota desberdinetako musika eta abestiak existitzen dira eta era bera mota desberdineko dantzak ere. Lehen hezkuntzan landuko daitezkeen abestiei buruz arituko naiz gaurkoan, izan ere, abesti hauek umeen psikomotrizitatea aktibatzen dute.

Hasteko guztiok ezagutzen dugun abestia aurkeztuko dizuet. 'soy una taza'. Nork ez daki abesti hau abesten? Inork ere ez. Nork daki abesti honek dauzkan abantailak? Gutxi batzuk. Abesti honek barreak sortzea lortzen du baina aldi berean etengabe besoak mugitzea laguntzen du.



Bestalde, Pirritx eta Porrotx pailasoen abestia dago 'Trikitixa trikitxa xa'. Bertan gorputzeko atal guztiak mugitzen dira eta umeek ondo pasatzen dute izan ere barregarria egiten zaie ipini behar dituzten posturak ipintzie eta besteek nola dauden kokatuta ikustea. Dantza hau oso komenigarria da psikomotrizitatea lantzeko eta ondo pasatzeko!





domingo, 8 de noviembre de 2015

Zertan laguntzen du dantzak umeei?

Gaurkoan, dantzak umeengan dituen efektuak aztertuko ditugu. 

Hasteko eta gehien nabaritzen dena da beraien EGOERA FISIKOA asko hobetzen duela, izan ere, erregulartasunez dantzatzen dute haurrek egoera fisiko oso onarekin hazten dira bizitza aktiboa dutelako. Flexibilitatea, indarra eta eta erresistentzia handitzen da, daukaten postura zirkulazioarekin batera hobetzen dute eta koordinazioa garatzen dute.

Jarraitzeko SOZIALIZAZIOAn laguntze du, hau da, haurrak beste haurrekin erlazionatzeko asko laguntzen du dantzak. Dantza klaseetan taldeetan lan egiten ikasten dute eta baita laguntasuna zer den ere ikasten dute. Adin berdineko nahiz  desberdinetako umeekin erlazionatzen ikasten dute, errespetua lantzen dute.

GAITASUN AKADEMIKOAn ere laguntzen du dantzak izan ere adimenaren garapenean laguntzen du. Egin izan diren ikasketa batzuek esaten dute dantzatzen duten umeek arrakatatsuagoak dira dantzatzen ez dutenak baino. Dantzak memoria, aditasuna, disziplina eta kreatibitatea lantzen laguntzen die.

Bestalde, duten AUTOESTIMUA indartzen laguntzen die. Dantzak haurren nortasuna era kreatibitatea expresatzen laguntzen du. Ezberdinak diren pertsonak onartzea sustatzen du dantzak. Gainera dituzten kualitateak ezagutzen eta lantzen laguntzen du.

DANTZA EZINBESTEKOA DA!